LH 2: Basondora irteera

Kaixo familia:

Azaroaren 25ean, ostirala, eta gelan lantzen gabiltzan gaiarekin lotuta, Kortezubin kokatuta dagoen Basondo fauna babeslekura egingo dugu osteratxoa.

Egun osoko irteera izango da, goizean irtenda, arratsaldeko 16:30tarako ikastolan bueltan izango garelarik.Irteera honen kostua 8 euro da eta betikolez, erreziboa, bankutik pasatuko zaizue.

Arropa eta oinetako erosoak eta egokiak eta hamaiketakoa,bazkaria eta ura eraman beharko dute zuen seme-alabek (gogoratu, ikastolako piknika eskatu dutenei, bazkaria ikastolan banatuko diegula baina motxila etxetik ekarri beharko dutela).

Oraindik garraio publikoan musukoaren erabilera derrigorrezkoa denez, ez ezazue ahaztu ikasleen motxiletan musuko bat sartzea.

Eskerrik asko!


LH 2ko tutoreak.