LH 6: Arrikrutz eta Arantzazura irteera

Gurasoak, agur:

Honako honen bitartez, jakinarazten dizuegu ostiralean, azaroaren 11an, Arrikrutzeko kobazulora eta Arantzazuko Santutegira irteera egingo dugula. Egun osoko irteera izango da eta 16:30erako bueltatuko gara. Ikasleek bazkaria eraman beharko dute edo ikastolako piknika.

Kontutan izan oraindik garraio publikoan musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela, beraz, ez dezatela ahaztu musuko bat ekartzea.

Irteerako kostua 8,5€koa da eta hurrengo kuotarekin batera pasatuko zaizue.

Besterik gabe agurtzen zaituztegu

 6.mailako tutoreak