Egoerak hala bultzatuta, denontzat hain beharrezkoak diren pertsonen arteko hartu- emanak internetak ordezkatu ditu.
Hezkuntza zerbait baldin bada, hori da: HARREMANA. Harreman osasuntsua eta errespetuzkoa. Tresna digitalak gure egunerokoan ohiko eta ezinbesteko tresnak bihurtu dira eta, egoera berezi honetan, are gehiago.
Segurtasun digitala guztion ardura da. Hori beramatu eta gailuen eta aplikazioen erabilera egokia egiteko, ondorengo iradokizun eta aholkuak helaraztea egoki ikusi dugu:
1- Arreta berezia jarri, gure seme-alabak erabiltzen ari diren aplikazioetan.
2- Erabiltzen ari diren on-line bitartekoekin adi ibili. Seme alabek egiten dutena begiratu, aplikazioen behaketa eta hauen funtzionamenduaren inguruan beraiekin hitz egin, dituzten taldeen eta bidali eta jasotzen dituzten mezuen jarraipena egin.
3- Seme-alabei adierazi, zerbait gertatzekotan heldu batengana jo behar dutela, laguntza eskatuz eta gertatu denaren berri emanez.
4- Beraiekin hitz egin: beraien zalantzak argitu eta segurtasun digitalak duen garrantziaz solasean aritu.
KIVa taldea.