Ikastolako behia: “Bidali zuen argazkiak, mesedez. Muuuuxu handi bana!”

Ikastolako behiak urtebete daroa gurekin, “bizitza oso bat” beretzako. Martxoaren 13tik oso bakarrik sentitzen dela-eta, eskari bat dauka ikastolako ume eta gurasoei egiteko.

Lehenengo eta behin, zelan daroazu konfinamendua?

Hasieran poztu ere egin nintzen lasaitasunagatik. Umeak ez zitzaizkidan bizkarrera igotzen eta belar freskoa hasi zen lehen zapal-zapal zegoen eremuuuuetan. Baina gero damuuutu egin nintzen, eta tristetu. Faltan hartzen dut umeen alaitasuna, gurasoen deiadarrak… Bakar-bakarrik gaude neu eta neure adarrak.

Bideoan ikusten denez, ikastola osoan zehar ibili zinen lagun bila, ezta?

Bai, eta ez nuen inor aurkitu. Horregatik eskatu gure diet ume eta familia guztiei nire argazkia deskargatu eta euren familiako argazkian txertatuta bidali diezadatela nire epostara: behia@kurutziagaikastola.eus . Ez begiratu niri behiak trenari lez, muuunduan eposta helbidea daukan behi bakarra naizela uste duzu, ala?

Amaitzeko, mezuren bat ikastolak lagun guztientzat?
Desiatzen nagoela argazkiak ikusteko eta muuuuxu handi bana guztiei!

 

Behiaren argazkia gure argazkian txertatzeko jarraibideak.

1. Deskargatu behiaren argazkia.

Klikatu irudiaren gainean eta sakatu eskumako botoiari. “Gorde irudia honela” aukera hautatu.

2. Jarraitu bideoan ematen diren azalpenak.

3. Bidali zuen argazkiak behia@kurutziagaikastola.eus helbidera.

4. ESKERRIK ASKOOOOOO!