JUUL 2019 Apirilak 2
Zer da JUUL Kanpaina
Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioei deitzen zaie JUUL. Dena den, JUUL kanpaina, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetariko bat da.
Kanpainaren helburuak
- Ikasleek gustukoen dituzten euskarazko liburuak aukeratzea.
- Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzaileak aukeratzea.
Bozketa-eguna
Hauteskunde eguna apirilean izaten da, hilabeteak duen izaera literarioa kontuan hartuz. Izan ere, apirilak 2, Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna ospatzen da eta, apirilak 23, Nazioarteko Liburu eguna da. Horiek horrela, aurten APIRILAREN 2AN izango dugu.
Bozkatzeko prozedura
Bozkatzeko bi era eskaintzen diegu: ohiko eran, hots, paperean egindako bozketa (boto-txartela) edo Internet bitartez (bozketa elektronikoa).
Baliabideak
Kanpainak web-orria du. Bertan, irakasleei, ikasleei eta gurasoei zuzendutako informazioa, zein kanpainari buruzko informazio aunitz aurkitzen ahal da. Hauxe da helbidea: www.juulkanpaina.eus
Kanpainak facebook-a du: https://www.facebook.com/juulkanpaina
JUULeko berrien jarraipena egin nahi baduzue klik egin dezakezue “Atsegin dut” eremuan.