Elkarmaker LH3 eta DBH3: prototipoak eraikitzen hasi dira

Ikastolako aldizkarian aurreratu genizuen bezala, Kurutziaga Ikastola Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikastolen Elkarteak bultzatutako Elkarmaker ekimenean parte hartu du. Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek hasi zuten proiektua beren ametsetako ideiak marrazten. Jarraian, DBHko 3. mailako ikasleak ideia horietan oinarrituta, maketak eraiki eta besteekin emaitzak elkarbanatu zituzten. Orain, Diseinu Industrialeko ikasleen txanda iritsi da, eta prototipoak eraikitzen ari dira.

Ea emaitzak laster ikusten ditugun!

Informazio gehiago lotura honetan.