Kaixo, familia:
Idatzi honekin batera jakinarazten dizugu Ikastolako jantokian, bazkaltiar kopuruaren igoera dela eta, jantokiaren kudeaketa daraman enpresak officerako langile baten beharra izango duela
Bere zereginak ondoren zehazten dira:
- 12:30-13:10 inguru: officeko lanak, bandejak garbitu…
- 13:10-14:30: jantoki nagusian lagundu (pitxerrak bete, erratzez garbitu, ikasleei lagundu…)
Ikastolako gurasoentzako zabaltzen dugun deia eta lanpostu honetarako aintzakotzat hartuko ditugunak honakoak izango dira:
– Euskalduna izatea eta hizkuntza jatorra erabiltzea (tituluak baloratuko dira: EGA, eskakizunak…)
– Eskarmentua izatea bai jantokiko lanetan edo antzeko jardunetan (begirale, zaintzale…)
– Umeekin hurbileko tratua izatea.
Lanpostu honetan interesik bazenu, bete ezazu galdetegi hau, “Zein etapatan edo zerbitzutan egin dezakezu lan” atalean Jantokia klikatuz.
Adeitasunez,
Kurutziaga Ikastola