Familia eta langileen hezkidetza taldearen bilera

Familia eta langileen hezkidetza taldearen bilerarako deia

 

Kaixo, Ikastolako familia eta langileak:

Ohar honen bitartez datorren astean egingo dugun  bilerarako gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bilera honetan, besteak beste, inauterien gaia aztertzea da gure asmoa.

Bilera eguna: urtarrilak 23, asteartea

Ordutegia: 17:30etik 18:30era

Tokia: LH 6. mailako B gela (2. solairua)

Denon artean, ikastola komunitatean eragin eta gure ondorengoak aukera berdintasunean  heztea lortuko dugu!

Parte hartuko duzuelakoan, agur bat.

 

Hezkidetza Taldea