Ikastolaren 50. urteurrena antolatzeko deialdia

Jakingo duzuenez 2018. urtean berrogeita hamar urte betetzen ditu Kurutziaga Ikastolak (1968koa da legeztatze data nahiz eta 1966/67 ikasturtean hasi). Uste dugu bost hamarkada betetzea badela ospatzeko motibo dotore askoa eta horregatik dei egiten dizuegu urteurreneko ekitaldiak elkarrekin pentsatu eta antolatzera.

Datorren astean, abenduaren 14an, ostegunez, 19:00etan Kurutziagako Jantokian elkartuko gara dauden proposamenak aztertu eta berriak entzuteko.

Zatozte!

Noiz: abenduak 14, osteguna. 19:00etan.

Non: Kurutziaga Ikastolako Jantokian.