DBH 3: BTEKera bisita

DBH-3ko ikasleek irteera egin dute gaur, osteguna, Deriora. Bertan,  BTEK bisitatu dute, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Teknologiaren Interpretazio Zentroa. 5 eremu ikusi dituzte: nanoteknologia, bioteknologia, domotika, robotika eta internet konexioak. Tailer baten ere hartu dute parte eta nanoteknologia ezagutzeko esperimentu ezberdinak egiteko aukera izan dute. Fisika-kimika eta biologia-geologian landu dituzten hainbat kontu zuzenean ikusteko eta manipulatzeko aukera izan dute.

Merezi izan du bisitak.