Ikastolan batzarrak egiteko familientzako jarraibideak

Datozen egunotan aurrez-aurreko hainbat batzar egingo dira ikastolan eta berauek zelan egin lantzen ari gara.

Bilera hauen kudeaketa tutoreen bidez egingo da, hau da, eguna eta orduak beraien bitartez jakingo dituzue. Batzarrak bestela egiteko aukera ere izango den arren, ikastolak aurrez-aurreko bilerak egitea lehenetsi du.

Ikastolara etortzen diren familiek, langile eta ikasleek bezala, protokolo hau bete beharko dute:

HARRERA IDAZKARITZAN
Ikastolara datorren gurasoak musukoa (maskarilla) ekarri beharko du eta ezin izango du kendu ikastolan dagoen bitartean.
Distantzia mugatzea eta mantentzea mostradorean.
Sukarra baduzu ez joan ikastolara (> 37ºC)

BAKARKAKO BILERAK TUTOREEKIN:
Ikastolara datorren gurasoak musukoa (maskarilla) ekarri beharko du eta ezin izango du kendu ikastolan dagoen bitartean.
Bi metroko distantzia mantendu bileran.
Gelak aireztatuta eta leihoak zabalik egongo dira.
Sukarra baduzu ez joan ikastolara (> 37ºC)