LH 1 eta 2: 20/21 ikasturterako multikirolen eskaintza

Kaixo, familia:

Datorren ikasturteari begira, MULTIKIROLAK ekintzaren denboraldia planifikatzen hasiak gara.

Ekintza honi buruzko informazioa Kirol arduradunak bidaliko dizue posta elektronikoz eta zalantzaren bat badaukazue berari zuzendu ahalko diozue (uzamalloa@kurutziagaikastola.eus).

Interesa duzuenok matrikula gauzatu beharko duzue (denek egin beharrekoa, aurten aritu badira ere):

Epea: ekainaren 4tik 11ra
Nola: Alexia plataforman (APPak ez du aukera hau eskaintzen)

Hemen daukazue Alexian matrikula gauzatzeko azalpen bideoa:

KIROL BATZORDEA