Kaixo, familia hori:
Gogoratu, ikasleek erabilgarri dutela ikastolako IKAS-TXOKOA: etxerako lanak egin, irakurri edo lasai egoteko berariazko gela/espazioa da gunea da hau.
Ikastolako sotoko Mugarra gelan dago kokatuta IKAS-TXOKO hau. Tuneleko ate urdinetik sartu eta eskaileran behera joanda, eskumatara kokatutako gelan hain zuzen ere.
Astelehen, martitzen eta eguenetan 16:30etik 18:00etara eta eguaztenetan 15:30etik 18:00etara dago zabalik, eta bertan zaintzaile bat egoten da gure ikasleentzat.
Ikasleak bertara joan nahi balute, gonbidapena luzatzen dizuegu ere gurasoei.