Ibaizabal Ikastolak aurrematikula egiteko epea martxoaren 27an zabalduko da

Ibaizabal Ikastolak Batxilergoko aurrematrikularen epea martxoaren 27an zabalduko du. Epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik. Ibaizabal Ikastola gertuko ikastola da. Horrez gain, familiekin bilera martxoaren 14an 17:00etan egingo dute.

Familia-giroko Ikastola txikia izateak harreman estua, komunikazio zuzena eta informazio gardena ahalbidetzen ditu, bai ikasleei begira, bai familiekiko. Gertutasun hori maila akademikora ere eramatea ezinbestekoa da. Horregatik, hezkuntza-errefortzuak eta orientazioa jasotzen dituzte Ibaizabal Ikastolan ikasleek etapa garrantzitsu honetan.

Horrez gain, berrikuntza pedagogikoa eskaintzen duen ikastola da Ibaizabal. Esperimentazioa eta sormena ere Ibaizabal Ikastolaren printzipioetan daude. Testuinguru errealetan oinarritutako hezkuntza praktikoa ematen du, konpetentzietan oinarritutako metodologiarekin.

Ikasle euskaldun eleaniztunak: Oxford eta Cambridge azterketak egiteko zentro homologatua da Ibaizabal Ikastola, atzerrirako ingeles-bekak dituzte bertan, ingelesez dira zenbait ikasgai, frantsesa aukeran dute ikasleek eta nazioarteko hizkuntza-proiektutan hartzen dute parte, urtero elkartruke-programa egiten dute Iruñeko Ikastolarekin Nafarroako euskararen egoeraren berri bertatik bertara ezagutzeko, etab. Euskara naturaltasunez bizi eta erabilaraziko dien ingurunean murgilarazten dituzte ikasleak Ibaizabalen.

Kurutziagatik animatzen zaituztegu Ibaizabal Ikastolaren proiektura batzera. datorren astean elkarrizketa berezia egingo dugu, Ibaizabal gehiago ezagutu dezazuen. Bitartean, argibetarako, hemen kontaktuak:

IBAIZABAL IKASTOLA

Intxaurrondo kalea 54

48200 Durango (Bizkaia)

Tel: 94 621 58 77

idazkaritza@ibaizabalikastola.eus