Ikasleek eta familiek ikastolan bete beharrekoak

IKASLEAK IKASTOLAN

EKARRI BEHARREKOAK
– Ikastolara datozen HH3tik (barne) gorako ikasleek BI MUSUKO ekarri beharko dituzte ikastolara, bat jarrita eta beste bat motxilan. HH3tik HH5era bitarteko umeek, gelera sartzean, musukoa kendu ahal izango dute.
– LH1etik gorakoek, berriz, ezin izango dute hau kendu ikastolan dauden bitartean. Arduradunek horren jarraipena egingo dute.
– Ikasle bakoitzak bere ur-botilatxoa ekarriko du, eta ez du beste inorekin partekatuko.

SARRERA-IRTEERAK
Ikastolara sarrera mailakatua eta sarrera ezberdinetatik egingo da. Sarrera-irteerak, ordutegiak eta ezarritako itxaronguneak errespetatu.
– Ikastolara berandu etorriz gero, zain egon besteak barrura sartu arte.
– Ordutegiz kanpo datorrena (medikuarengana joan delako, edo beste arrazoi bategatik), Idazkaritzatik sartu, osasun protokoloak betez.  Seinaletika errespetatu eta sarrera irteeretako aginduak jarraitu.
– Behin eskola-orduak amaituta, Ikastola hustu egin beharko da.

OSASUN ETA HIGIENE ARAUAK
– Ezarritako osasun eta higiene arauak bete. Haurrak sukarra badu, ez ekarri ikastolara (> 37ºC).
– Ikasle bakoitzari, dagokion sarreran, tenperatura hartuko zaio eta eskuak garbituko ditu hidroalkoholarekin.
– Gaixotasunaren sintomak susmatzen badira (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, ondoez orokorra…), familiak 900 20 30 50 telefono zenbakira deitu beharko du egoera baloratzeko. Laborategiko emaitzak lortu arte, isolatuta mantenduko da pertsona, baieztatutako kasu baten kontrol-neurriei jarraituz.
– Segurtasun-distantzia soziala mantendu (1,5 m) ahal den neurrian.

– Garraio publikoa erabiliz gero maskara erabili behar da.
– Eskuen garbiketa eta higienea zaindu, aldiro eskuak garbituz. Eskuak ura eta xaboiarekin maiz garbitu, botatzeko paper-zapiekin lehortu.
– Ez partekatu ez janaririk, ez edalontzirik ez bestelako objeturik.
– Ez ikutu aurpegia edo begiak.
– Guztien artean instalakuntzak garbi mantentzen saiatu.

– Ikasleak mahai berbera erabiliko du ikastolan dagoen bitartean. Ikasturtean zehar leku berean egongo da beti, bai ikasgelan, bai jantokian.
– Etxetik ez ekarri jolas propiorik, jostailu edo bestelakorik (lotarako momentuan onartuko da bakarrik txikienentzako, panpin edo bestelako objeturik, beti berdina eta garbi).

 

FAMILIAK IKASTOLAN

FAMILIEI ARRETA-IDAZKARITZA
– Ikastolara datorren gurasoak musukoa jarrita ekarri behar du, eta ezin izango du kendu ikastolan dagoen bitartean.
– Hesi fisiko bat ezarriko da Idazkaritzan (leihatiladun metakrilatozko manpara) eta arreta-arauak izango dira.
– Distantzia zaindu eta eta mantendu mostradorean.
– Familiak ikaslea gelara laguntzen badu, kide bakarrak lagundu ahal izango du.

AURREZ-AURREKO BILERAK FAMILIEKIN 
– Ikastolara datorren gurasoak musukoa ekarri behar du soinean, eta ezin izango du kendu ikastolan dagoen bitartean.
– 2 metroko distantzia bermatu bileran.
– Gelak aireztatuta eta leihoak zabalik egongo dira.

IRAKASLEEKIN HARREMANETAN JARTZEKO

Egoera berri honetan irakasleekin harremanetan jartzeko, momentuz, emailez eta telefonoz egingo da.