HH3, HH4 eta HH5 urteko gelak: COVID-19 neurriak

Ikasturte hasieran HHko ikasleekin malgutasun batzuk jaso genituen protokoloaren aldetik. Horri helduta, gelako antolaketatik mailako antolaketara jo genuen ikasturte hasieran. 

Atzoko dataz Hezkuntza Sailarekin eta Osasun Sailarekin izan genituen bilera orokorretan, taldekatzeak gelaka izan behar zirela azpimarratu ziguten ikastetxe guztioi. Mailako antolaketak suposatuko lukeen arriskua eta kutsatzea ekiditeko planteamendua egiteko esan zuten argi eta garbi.

Hau dela eta, osasun neurrien mesedetan, antolaketa gela mailakoa izango dela jakinarazten dizuegu, eta ondoko egunotan planteamendu horretara bueltatzeko lanetan ibiliko garela.

Hartutako erabakia ulertuko duzuelakoan, jaso gure agurra,

Zuzendaritza