HH: irakaslearekin bilera ordua Alexia bidez hartu beharko da

Kaixo, familia:

Lehenengo hiruhilekoa aurrera doan heinean, lehenengo banan-banako bilerak egiteko unea iritsi da. Bilera horiek abenduan zehar burutuko dira eta horretarako familiek irakaslearekin txanda adosten joan beharko duzue.

Aurten, familiek, irakasleekin bilera egiteko hitzordua hartzeko, Alexia plataforma erabili beharko duzue.

Alexian sekula sartu ez bazarete, idatzi mezu bat idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.

Alexian aspaldi sartu ez bazarete edo/eta pasahitzarekin arazoa baduzue, bideo honetan ikus dezakezue nola aldatu pasahitza:

 

Alexian elkarrizketarako hitzordua hartzea:

Alexiara sartzen zaretenean, “Elkarrizketak” atalean  “eskatu” aukera sakatu eta bertan izango dituzue zuen seme/alabaren tutoreak erabilgarri dituen txandak (egunak berdez agertuko dira egutegian). Hoberen datorkizuena aukeratu eta onartu. Bukatzeko, irakaslearen eskaeraren onarpena jasoko duzue.

Jarraian daukazue hitzordua hartzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen bideoa: