Familia agurgarriak,
Ikastolatik jakinarazi nahi dizuegu uda honetan 0, 1 eta 2 urteko Haur Hezkuntzako eremuan hainbat hobekuntza eta egokitzapen lan egingo ditugula, gure txikienei espazio erosoagoak, seguruagoak eta egokiagoak eskaintzeko helburuarekin.
Horrenbestez, ekainaren 29tik aurrera, eta lanek irauten duten bitartean, uztailean zehar 0-2 urteko haurrak behin-behineko espazio berri batean egongo dira. Espazio horretan ohiko jarduerarekin jarraituko dugu, haurren ongizatea eta eguneroko funtzionamendu egokia bermatuz. Kokapena lehen hezkuntzako lehen mailetan izango da eta zehaztuko dizuegu zehatz mehatz nola izango den azkar baten:
Aurreikuspenen arabera, hobekuntza lanak uda garaian amaituko dira, eta, ondorioz, irailean berriz ere gure ohiko espazioetara itzuliko gara, instalazio berritu eta hobetuetan.
Aldaketa honek familien ulermena eta lankidetza eskatzen ditu, eta aldez aurretik eskertu nahi dizuegu erakusten duzuen konfiantza.
Adeitasunez,
Ikastolako Zuzendaritza Taldea








