2026-2027 ikasturtea: 3 urtekoen bilera deia

Kaixo, guraso hori: 

Gutun honen bidez, ongi etorria egin nahi dizuegu Haur Hezkuntzako 2. ziklora zatozten guztioi eta atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 29an, astelehena, egingo dugun batzar informatibora. Batzar honetara haur barik etortzea komeni da.

–   Ordua: 17:00etan HHko plazan.

  • Tutoreen aurkezpena
  • Taldekatze berriak
  • Ekarri beharrekoa
  • Egokitzapen epearen antolaketa

Mesedez, zerbitzu orria  (emailean jasotakoa) beteta ekarri bilera egunean eta tutoreari eman.

Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.

 

IRAKASLEAK