Kaixo familiak:
Aurreko asteotan COVID-19a dela-eta etxean egon behart izan duten taldeak izan ditugu ikastolan. Hala nahiko genukeen arren badakigu ez direla azkenak izango. Ohar honekin, itzulerak zelan egiten diren eta noren eskumena diren azaldu gura dizuegu.
– Ikasle bakoitzaren itzulera (ikastolara) Osakidetzak markatzen du. Data aztarnariak ezarriko du.
– Data hori jakiterakoan Ikastola jakinaren gaineana jartzea komeni da barne antolaketarako. Beraz e-posta bat bidali zuen tutoreari, edo deitu zuzenean.
– Gela berdinean emandako konfinatzeak ezberdinak izan daitezke (batzuk positibo, besteak kontaktu zuzen, sintomadun edo ez… ) eta ondorioz, bakoitzaren itzulera data ezberdina izan daiteke. Errepikatzen dugu, erabaki hau aztarnariak hartuko du eta familiari esango dio (ez Ikastolari).
Ikastola presentzialtasuna bermatuko du, eta etxean gelditu behar direnei klase telematikoak emango zaizkie. Baina barne antolaketarako beharrezkoa dugu jakitea zein ikasle geldituko den etxean eta zein etorriko den ikastolara. Horregatik da garrantzitsua ikastola jakinaren gainean egotea.