Gabon aurreko egunak 2018
Kaixo, familia:
Gutun honen bidez gogoratu nahi dizuegu barikuan, abenduak 21, oporrak hartuko ditugula eta urtarrilaren 7an elkar ikusiko dugu berriz ere.
Gogoratu Haur Hezkuntza 1. zikloa (0, 1, 2 urte) martxan egongo dela sasoi honetan ere (dagoeneko, bertako gurasoek jaso duzue egutegia).
Azken egun honetan, barikuan, eskolak GOIZEZ bakarrik izango dira (0, 1 eta 2 urtekoak barne), eta eguerdian ohiko orduan amaituko dira. Jantokian geratzen direnen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (mesedez, errespetatu ordua). Autobusa 14:30ean irtengo da ikastolatik. DBHkoek 13:00etan bukatuko dute egun honetan.
Era berean honako hauek berri ere eman nahi dizuegu:
- Eguaztenean, abenduaren 19an, Maridomingi etorriko da ikastolara arratsaldean eta HH eta LH 1.zikloko ikasleek harrera egingo diote.
- Barikuan, abenduaren 21ean, Olentzero etorriko da ikastolara goizean, eta HHkoek eta LHkoek merezitako ongi etorria eskainiko diote. Egun honetan ikasleak baserritarrez jantzita etortzeko eskatu nahi dizuegu. (HHko ikasleak osagarririk gabe, mesedez)
JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZKIZUEGU!
Zuzendaritza