Ezohiko Batzar Nagusia: bilera deia

Ezohiko Batzar Nagusia: bilera deia

 

Gutun honekin batera jakinarazten dizuegu Kurutziaga Ikastolako Artezkaritza batzordeak 2018ko maiatzaren 9an gauzatu zen bileran  hartutako erabakia jarraituz, KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. erakundeak EZOHIKO BATZARrerako bilera-deia egiten duela.

Batzarra ekainaren 13an, asteazkena, egingo da arratsaldeko 18:30ean lehen deialdian eta  19:00etan bigarren deialdian, Ikastolako Batzar Gelan.

Denon parte hartzearen garrantzia gogoratuz, bilerako  gai ordena bidaltzen dizuegu.

Agur bero bat.

Gai zerrenda:

  1. Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala badagokio.
  2. Artezkaritza Batzordeko ordezkari berrien hautaketa.
  3. Zaintza Batzordeko ordezkari berrien hautaketa.
  4. 2018-2019 ikasturterako kuota
  5. Informazio Orokorra:
  • Asebetetze Inkesten emaitzen deskargua
  • Besterik
  1. Galdera – erreguak.

OHARRA

Batzarrera bertaratzerik ez baduzue, honekin batera bidaltzen dizuegu zuen botoa delegatzeko  orria. Fitxa hori zuen seme-alaben izen abizenekin eta batzarrean ordezkatuko zaituzten  pertsonaren datuekin bete eta pertsona horri eman batzarrera aurkeztu dezan. Ordezkorik ez baduzue ere, fitxa berdin-berdin bete eta idazkaritzara eraman.

  botua delegatzeko orria

Lehendakaria

JON ELORRIETA BUSTINZA