Euskararen Ginkana (06-07)

Euskararen Ginkana

Aupa ginkanakideok!

Bukatu da bukatu da, bukatu da se akabo….

Honen bestez ikasturte honetako ginkana, Kurutziaga Ikastolako I. Euskararen  Ginkana amaierara iritsi da.

Aurreko astekoa bostgarrena eta azken galdera izan zen, hemen erantzun zuzena:

  • URDINISAR Iruña-Veleiako harrietan agertutako hitzetariko bat da.
  • Oraindik ere idatzi hauek erromatarren garaikoak direla defendatzen dutenen artean Juan Martin Elexpuru Uberatarra dago.
  • Bergarako auzo berekoa da Jose Mari Zezeaga pilotari ohia, zeina Retegi II. handiaren aurka bi aldiz neurtu den binakako finaletan.
  • Julian Retegi Eratsundarra da eta herri nafar hau Malerreka eskualdean dago non Ituren eta Zubieta ere aurkitu ditzakegu.
  • Bi herri hauetako inauteri famatuak urteko bi egun jakinetan ospatzen dira, eta hau zen erantzuna:

Urtarrileko azken asteko astelehen eta asteartea edo zehatzagoa izanda azken igandearen osteko astelehen eta asteartean.

Azken galdera hau 24k erantzun duzue eta horietatik 18k erantzun zuzena eman duzue.

Bueno eta zeintzuk zarete orduan irabazleak?

4 izan zarete lortu zitekeen puntuazioa altuena (15 puntu) lortu duzuenak, hau da, boletina publikatu den egunean bertan (osteguna) eman diozue erantzun zuzena galderari 5 asteetan zehar.

Honako hauek:

  • Alexander Axkoeta Bisbal
  • Izaskun Iturrioz Zarandona
  • Koldo Egia Ingunza
  • Leire Huerta Ortuoste

Saria bakarra denez, datorren ekainaren 15ean, Ikastolako Jaialdian, saria zozketatuko dugu zuen artean, ZORIONAK!

Zorionak baita, eta eskerrik asko, Ginkanan parte hartu duzuen guztioi, 63 lagun! eta ea datorren urtean, berriz ere, elkar ginkanatzen dugun…AIO!