Eskola Kontseiluaren berritzapena

Eskola Kontseiluaren berritzapena

Agur familiak,

Gutun honekin adierazi nahi dizuegu ikasturte honetan Eskola Kontseiluaren berritzapen partziala egin behar dela.

Eskola Kontseilua legez eratzen den organoa da, hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion (Artezkaritzako kide, guraso, langile eta ikasleak) ahotsa eta iritzia jasotzen duen organoa, hain zuzen ere.

Helburua eta nahia da, arlo pedagogikoa, elkarbizitza,   ikasturteko        egutegiari, eta abarrei buruz berba egin eta iritziak jasotzea. Era berean, arlo horietan, gaur egungo eta etorkizuneko erronkak ikusi eta horiei erantzungo dieten proposamenak landu eta adostu nahi dira.

Urtean zehar hiru edo lau bilera izango lirateke  eta bertan parte hartzen dutenen kargu-iraupena lau urtekoa izatea aurre ikusten da.

Hautaketa egiteko bozketa-prozesu bat zabaldu behar denez, dei egiten dizuegu hautagai modura aurkezteko eta Eskola kontseiluan parte hartzeko.

Azaroaren 30 izango da hautagaitza aurkezteko azken eguna

Guraso modura Eskola Kontseiluan parte hartu nahiko bazenu, eman zure izena idazkaritzan.