ERRIGORA: heldu dira eskariak

Kaixo, familia:

Gaur bertan heldu dira aurtengo ERRIGORAren Eskutik Eskura kanpainako produktuak.

Errigora sortu zenetik inoizko uztarik emankorrena izan da udaberri honetakoa. 10.000 etxetara iritsi da, iaz baino %20 gehiago, 143.000 litro olio banatu ditu, iaz baino %35 gehiago, eta 271.000 kontserba ontzi eta 41.000 pakete, iaz baino %15 gehiago.

Inoizko uztarik emankorrena izan du Errigorak

Eskaria egina duzuenok bihartik aurrera pasa zaitezkete eskaria jasotzera ikastolako idazkaritzatik eta ON EGIN!

 

Eskariak jasotzeko ordutegia (apirilaren 29tik maiatzaren 6ra):

Goizez: 9:00-13:00

Arratsaldez: 14:30-17:30