Jaiotza berriak eta matrikula

Guraso agurgarriok,

Hasiak gara 2022/2023 ikasturteko  0, 1 eta 2 urteko gelak antolatzen.

Hau dela eta, haurren bat izan edo izateko bazaudete eta izena eman ez baduzue dagoeneko, hurbil zaitezte ikastolara izena ematera lehen bait lehen. Era berean, ezagun edo lagunen bat baduzue haurra Kurutziaga Ikastolan matrikulatzeko interesa duena, ikastolara hurbiltzeko gonbidapena egitea eskatzen dizuegu. Telefonoz 94 620 08 22 telefonora deitu edo idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera idatzi ere egin dezakezue.

Gogorarazten dizuegu, era berean, Ikastolan matrikula egiteko lekua badagoela eta, norbaitek ikastola ezagutu nahiko balu barrutik, harrera pertsonalizatua eta bisita gidatua egiten dugula aurretiko hitzorduarekin.

Ezagun guztiei, informazio hau pasatuko diozuelakoan, jaso gure agurrik beroena.