Errigora 2018

Errigora

 

5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik. AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigora batuta. Euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea lotuta.

Ideia sinplea zen: Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabili. 2013an 8.000 saski baino gehiago eskatu zi­ren eta azken bi urteetan 14.000 banatzera iritsi gara.

Urteotan lortutako milaka euroei zuku handia ate­ra zaie, baina guztion artean herri honi egin diogun ekarpena ezin da eurotan neurtu. Euskal herriak eta herritarrak elkarrengana hurbiltzeko ahala, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko indar batuketa edo au­zolanak ematen duen bizipoza ezin baitira zenbatu.

Baina orain artekoa bidearen hasiera baino ez da izan. Jarrai dezagun euskararentzat dirua zenbatzen eta herriarentzat ekarpen kontaezinak pilatzen!

EGIN ESKARIA(K)