Artezkaritza Batzordea: ikasturtearen berri

ARTEZKARITZA BATZORDEAREN BERRI

Artezkaritza Batzordeak hartutako erabakiak publikatuko ditu helburua bikoitzarekin: batetik, bere jarduna ikastolako komunitatera zabaltzeko eta, bestetik, Ikastolako kudeaketaren gardentasuna bermatzeko.

Egia da ikasturtea amaitzear dagoela, baina egoki iritzi diogu urtean zehar laburpentxoa egitea:

COVID-19

Ikasturteko kudeaketari dagokionez, COVID-19ak eragindako egoerari erantzutea lehenetsi da Artezkaritza Batzordetik:

o COVID egoerak sortutako balizko egoerak aurreikusi, eta ikastolako eskaintza akademikoa egoera hauei erantzuteko antolatu da. Artezkaritzaren eta Zuzendaritzaren lehentasuna izan da. Antolaketa pedagogikoa izan da garrantzitsuena.

o Hori dela-eta, Hezkuntza Sailetik jasotako laguntza ekonomiko guztiak egoerari erantzuteko baliatu dira. Arlo ekonomiko horri jarraipena egin zaio Artezkaritzatik, eta behar izan diren baliabide guztiak eskaini dizkio talde pedagogikoari beharrezko inbertsioak egiteko.
  o Hobekuntzak egiteko irakasleen liberazioak bultzatu dira.
            o Baliabide teknologikoetan jasotako laguntzak baino gehiago inbertitu ditugu.

o Osasun segurtasuna izan da beste oinarrietako bat eta hau bermatzeko, Covid19 Taldearen sorrera bultzatu da Artezkaritzatik eta Zuzendaritzatik. Talde hau ikastolako segurtasun batzordeko kidez, Artezkaritzako kidez eta osasun arloko gurasoez osatuta egon da. Arauak ezarri, galderak erantzun, edota neurrien planteamendua egiteko organoa izan da ikasturte honetan.

o Komunikazioa mailan, COVID-ari eta segurtasunari lotuta helbide elektroniko bat martxan jarri da. Baita ere, osteguneko oharren bidez, jakinarazpenak luzatu dira komunitatera. Informazioa eskura egon da web orrian.

o Kooperatibaren jarduna bermatzeko boto telematikoak nola egin daitekeen aztertu da. Horretarako, Zaintza Batzordeko kideen laguntzarekin, estatutuak aldatu ditugu eta Batzar Nagusia streaming bidez emititu dugu lehen aldiz.

o Osasun neurriak bermatzen dituzten espazioak bilatu dira eta, horregatik, Batzar Nagusia San Agustin Kulturgunean egin dugu. Gure komunitatearen aurrean gai izan gara urteko konpromisoak betetzeko.

o Aldibireko itzulpen zerbitzua eskaini dugu.

 

KURUTZIAGA IKASTOLA IKASTOLAN ELKARTEKO (EHI) PARTE

o Ikastolen mugimenduan hausnarketa sakonak ematen ari diren neurrian, eta komunikazio kanal berriak eraikitzen ari den heinean, Kurutziaga ikastola ere komunikazio ikuspegi berriak lantzen hasi da barrutik, garrantzi gehiago emanez esparru honi.

o Honekin batera, EHIko lan-talde ezberdinetan parte hartze aktiboagoa izan du aurten. Artezkaritzako kideek EHIko Bizkaiko lurralde bileretan, Elkartasun Kutxako Batzarretan eta EHIko Bileretan parte hartu dute.

o Aurtengo aisialdi eskaintza Zirimola, Ikastolen elkarteko taldearekin, egitea erabaki da.

 

ANTOLAKETA

Antolaketari dagokionez, ikastolako kudeaketan ditugun Organo ezberdinen eta arduradunen artean berrikuntzak sartu nahi izan dira:

o Artezkaritza bileretan Zuzendari Pedagogikoaren parte hartzea bultzatu da, ikuspegi pedagogikoa indartzeko.

o Osasun neurriengatik zaila izan arren, Guraso Ordezkari (GO) figura bultzatzea erabaki da ikasturte amaieran. Gurasoen bultzadaz eta iniziatibaz sortutako GUK 16 gailu elektronikoen erabilerari buruzko lan taldea urtero bultzatzea erabaki da LH3ko GO figuraren bitartez. Oinarri bat ipini nahi izan da aurten maila hauetan.

o Eskola Kontseiluaren eta Artezkaritza Batzordearen arteko loturak sendotu dira, eta ikasleen eskubide eta betebeharren lanketa egin nahi izan da esparru bietan.

 

BESTELAKOAK

o Gabonetako ohiko loteria ez egitea erabaki da eta Dendak Bai elkartearen bitartez zozketa bat egitea hobetsi da. Apurketa bat eman da ohiturekin eta herrira begirako ekimen interesgarria ipini da abian ikastolatik.

o Heldutasun Teknologikoan erdi-mailako akreditazioa lortu da aurten.