Familia agurgarriak,
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren agindua jarraituz, Kurutziaga Ikastolak jakinarazten du ALDI BATERAKO ESKOLAK ETEN EGITEN DITUELA BERE OSOTASUNEAN (eskolako eta eskolaz kanpokoak), martxoaren 13tik 29ra bitartean (biak barne).
Egun hauetan zehar, eta egoeraren bilakaera ikusita, ikastolatik hartu daitezkeen neurri osagarrien berri emango zaizue posta elektroniko bidez (mesedez, ez deitu idazkaritzako telefonora beherrezkoa ez bada).
Ikasleekin edo irakasleekin egiten diren mota guztietako irteerei dagokionez, Osasun Sailak ezarritako jarraibideak betez, ikastolako irteera guztiak (martxoak 30 eta apirilak 3 bitartekoak, biak barne) bertan behera geldituko dira.
Azkenik, irakasle taldeak ikasleek etxean egin beharreko lanak prestatuko dituzte, eta helaraziko zazikizue.
Durangon, 2020ko martxoaren 12an.