Kaixo, familiak:
Azken ikasturteetan, hainbat familietako kezkek sortutako ekimenari esker, Lehen Hezkuntzako 3. mailako familiei zuzendutako berbaldiak antolatu izan ditugu telefono mugikorren erabileraz hausnartzeko.
Gailu horiek gure gizartean duten presentzia gero eta handiagoa da, gainera, pandemia eta konfinamenduek areagotu egin dute hauen erabilera.
Gurasoen artean kezka eta zalantza ugari sortzen dira: Zein da adin egokia telefono mugikorra edukitzeko? Nola lagundu diezaiekegu seme-alabei mugikorren erabilera osasungarri eta arduratsua egin dezaten? Zer arrisku egon daitezke telefono, tablet eta antzeko gailuen erabileran?
Zalantza horien guztien aurrean, familiak ez daude bakarrik, elkarri lagundu diezaiokete, azken bi ikasturteetako esperientziek erakutsi diguten bezala. Ikastolak bidelagun izan gura du, eta horretarako datorren martxoaren 29an LH3ko familiei zuzendutako berbaldia antolatu dugu.
Hezkuntza-teknologian aditua den Mari Luz Guenagaren laguntza izateko zortea dugu, ikastolako guraso izanda, bere interes pertsonal eta profesionaletik abiatuta, ikasleekin eta familiekin teknologia modu osasungarrian erabiltzeko lan egiten du eta bere esperientzia gurekin partekatzeko aukera emango digu.
Formazioa eskaintzeaz gain, berbaldiaren helburua LH3. mailako gurasoekin talde bat sortzea da mugikorren gainean erabaki kolektiboak hartzeko eta lanketa elkarregaz egiteko, ezina, elkarregaz ekinez egina!
Beraz, LH3n seme-alabak dituzuen gurasoak berbaldian parte hartzera animatu gura zaituztegu.
Martxoaren 29a, eguaztena
17:00an Batzar Gelan
LH3ko tutoreak
Oharra: Berbaldia euskaraz izango da, baina erabiliko diren diapositibak gaztelaniaz jarriko dira.