Euskararen Ginkana: Bagatoz hirugarren galderarekin!

Baina aurretik aurrekoaren erantzuna:

Hauek dira esamolde eta esanahien arteko lotura:

Bi jauziz laster batean
Zazpi sorgin ikusi Sufritu
Bi bian Elkarrekin
Lau haizetara Bazter guztietan
Ehun eta berealdiko Asko
Bost jakin Aditua izan
Bost axola Garrantzirik ez
Lau lorietan Zoraturik, pozik

Eta hauxe aste honetakoa:

Ondorengo loturan Ruperren abesti ezaguna duzue:

 

Abesti horretan aipatzen diren kontu ugariren artean badago txirrindularitzarekin lotutako pasarte bat, baina pasarte horretan akats nabarmen bat dago.

Zein da pasartea eta zein akatsa?

Gogoratu, erantzuna ondorengo helbidera bidali beharko duzue:  euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

 

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunean) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta  ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.