Durangoko familiak

Kaixo, familia:

Durangoko gazteei eta nerabeei Durangoko herriak eskaintzen duen asisialdi motaz kezkatuta dagoen famila talde batek gaur San Agustinen bilera deitu du gaur arratsaldeko 18:30tan.

Oharra atxikitzen dizuegu.

Durangoko familiak

Egun on:

Familia batzuk nekatu gara gure haur eta nerabeei eskaintzen zaien eskaintza urriaz. Hori dela eta, DURANGOKO FAMILIAK taldea sortu da. Umeen eta nerabeen aisialdi mota aldatu eta hobetzeko asmotan. Interesa izango duzuelakoan, azaroaren 16an arratsaldeko 18:30ean San Agustinen egingo den batzarrean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Helburuak azaldu eta egingo ditugun urratsak zehaztuko dira, nahi duenak parte har dezan.

Taldearen ikuspuntua hobetzeko helburuarekin kaltetuen iritzia ezagutzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Beraz, diagnostikoa egiteko informazioa jasotzeko sortu dugun inkestaren esteka erantsita bidaltzen dizuegu. Durangoko ama, aita eta zaintzaileengana heltzeko oso lagungarria izango litzaiguke inkesta hori partekatuko bazenute.

Eskerrik asko aldez aurretik.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd8DFVU-MPCqqd_HrgMzthNWJtmF5b164oeLpd4qNVbfExKpQ/viewform?usp=send_form