Berbaro: Negulekuak 2017 (3-10 urte)

Kaixo!

Badatoz 2017ko NEGULEKUAK!

Aurtengo neguko oporretan ezin hobeto pasatzeko, Berbaro elkartekook abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era egonaldiak antolatu ditugu. Egonaldi hauetan Durangoko haurrei (3-10 urte bitartekoak)euskarazko aisialdi hezitzailea eskaini  nahi diegu, neguko oporretan ondo pasatzeko aukera ezin hobea emanda.

Haurrek aste beteko edo bi asteko egonaldia egiteko aukera izango dute,  eta izena ematerakoan zehaztu beharko da aukeratutakoa. Izena emateko gure bulegotik pasatu beharko da, azaroan 20tik abenduaren 15era bitartean.