Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Kurutziaga Ikastolako familia horiek:

Aurtengo azaroaren 25a hurbiltzen ari den honetan zuengana jotzen dugu inplikazioa eta elkarlana eskatzeko asmoz. Jakingo duzuen moduan, urtero, azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ikastolan gai honen inguruko lanketa egingo dugu maila guztietan hainbat eratan.

Aurtengoan eguna bera larunbata izango da, baina guk gaiari aurreko eta osteko egunetan egingo diogu lekua ikastolan. Egun eta aldarri honen inguruko ekintza kolektiboa baina, bezperan ospatuko dugu.

Azaroaren 24rako hurrengo deialdia egin nahi dizuegu ikastolatik:

  • Ikastolara morez jantzita
  • Ikastolako patioan kokatuta egongo diren puntu moreetan zuen mezuak idaztea.

Eta nola ez, asteburuan Durangon ospatuko diren ekintza desberdinetan parte hartzeko deia ere egin nahi dizuegu, hala nola, II.EMAKUMEEN LASTERKETAn (informazioa gehiago behean)

Bestetik,  Emakundek proposatzen duen Puntu Lilaren zabalkundearekin bat egin nahi dugu, sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakarrelako emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan (sakatu hemen irudia deskargatzeko)

Beste barik, aurretiaz zuen inplikazioa eta parte hartzea eskertuz, agurtzen zaituztegu.