Ailegatu da kanpaina martxan jartzeko unea, eta joan den urteetan legez, 24 tona laguntza humanitarioz zamatutako trailera Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzea da xedea. Zoritxarrez, azken urteotan sahararrek jasotako laguntza nabarmen murriztu da, eta horrek ondorio lazgarriak izan ditu haien bizimoduan. Gainera, osasun-larrialdiak eta marokorekin piztutako gerrak egoerak okerrera egitea baino ez dute ekarri.
Hori guztia dela eta, aurten inoiz baino gehiago, Durangaldeko ikastetxeen beharra dugu jakiak bildu eta proiektua burutu ahal izateko.
Egungo zirkunstantzia bereziak kontuan hartuta, bi aukera proposatzen dizkizuegu:
1. Aurreko urteetan legez, guk zuei kutxa handi bat helaraztea, ikasleek beren doaintzak bertan utz ditzaten. Kasu honetan, ohi bezala, Rio de Oro erakundekook hurbilduko ginateke kanpainaren bukaeran bildutakoak jasotzera. Honakoak dira jaki beharrezkoenak: lekaleak, arroza, pasta, azukrea, sardinak oliotan, atuna oliotan eta konpresak.
2. BIZUM edo transferentzia bidezko kanpainara batzea. Jasotako doaintzen %100 jakiak erosteko baliatuko da.
*Kanpainak otsailaren 12ra bitartean iraungo du.
- Ikastolan astelehenetik aurrera bidluko ditugu elikagaiak.