Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Kurutziaga Ikastolako familia horiek:

 

Dakizuen bezala, astelehenean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ikastolan gai honen inguruko lanketa egiten ari gara azken bi asteetan maila guztietan hainbat eratan. 

Aurten, bizi dugun egoera berezi hau dela eta, ezingo dugu ospatu nahi genukeen bezala, baina horrek ez gaitu geldiaraziko. Horregatik, egun horretan langile zein ikasleak MOREZ jantzita etortzera animatu nahi ditugu, baita familiak ere, egunarekiko atxikimendua adierazteko. 

Bestalde, M8an Durangon burutuko diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, hala nola, igandean egingo den giza mosaiko morean parte hartzera animatu zaitezkete. Atxikita doakizue burutuko diren ekintzen informazioa.

Beste barik, aurretiaz zuen inplikazioa eta parte hartzea eskertuz, agurtzen zaituztegu.

 

Kurutziaga Ikastolako Hezkidetza taldea