Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko dugu

Kaixo, familia:

Ostiral honetan, maiatzaren 17an, LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da.

HHn, Naizen elkarteak eskainitako materiala landuko dute geletan eta ondoren Porrotx ispiluan bideoa ikusiko dute.

LHn eta DBHn, urtero bezala, tutoretza saioetan gaia landuko dugu. Eta LHn ikasle guztiekin batera ekintza kolektibo bat egingo dugu. Guztion artean giza-ostadar bat osatuko  dugu eta, horretarako, ikasleek kolore desberdinetako kamiseta edota jertsea ekarri behar dute:

  • LH1: morea
  • LH2: urdina
  • LH3:  berdea
  • LH4: horia
  • LH5: laranja
  • LH6: gorria

DBHko talde feministak ere, urtero bezala, LH 5.mailako ikasleendako ginkana prestatu dute. 

Besterik gabe agurtzen zaituztegu,

Hezkidetza Taldea