Ostegun goizean, LH3ko ikasle eta irakasleek Gorakada antzerki-taldearen Zuhaitzak landatzen zituen gizona antzezlanaz gozatzeko ohorea izan dute, Euskal Herrian antzezlan honen euskarazko bertsioa ikusten eta entzuten lehenak izan baitira!
Oxigenatzea inoiz baino beharrezkoagoa dugun honetan, zuhaitzak landatzen urteak eta urteak eman zituen Elzéard Bouffieren istorio ederra ezagutzeko aukera izan dute gure ikasleek. Asteburu honetan San Agustinen ikusteko aukera izango da, beraz, plan bikaina! Gure eskerrik beroenak Gorakadari eta San Agustin Kulturguneari!