LH 2 eta LH 5: ikasturte hasierako bilerak

Kaixo, familia:

LH 2ko ikasturte hasierako bilera urriaren 18an, astelehena, izango da era telematikoan. LH 5eko bilera, berriz, urriaren 19an, telematikoki baita:

 

Euskaraz: 17:30ean

Gazteleraz: 18:30ean

 

Gogoratu bilera hauetara konektatzeko zuen seme-alaben e-postara sartu behar zaretela (jarraibideak).

 

Helbide horretan jasoko duzue bilerarako lotura eta helbide horretatik konektatu beharko zarete.

 

Saiatu zaitezte bilerara 5-10 minutu lehenago konektatzen azken orduko arazoak ekiditeko.

 

Bilera telematikoan konektatu bezain laster, ez ahaztu mikrofonoa eta kamera desaktibatzea.

 

Batzarrean zehar sortu ahal zaizkizuen zalantzak argitzeko erabili ezazue txata eta egin itzazue zuen galderak idatziz. Momentuan erantzuten ez ditugun galderak bukaeran argitzen saiatuko gara.