DBH 1 eta 2: ikasturte hasierako bilerak

Kaixo, familia:

DBH 1. mailako ikasturte hasierako bilera urriaren 18an, astelehena, izango da era telematikoan. DBH 2. mailakoa, berriz, urriaren 19an, asteartea, telematikoki baita.

 

Euskaraz: 17:30ean

Gazteleraz: 17:30ean

(ordu berean)

 

Gogoratu bilera hauetara konektatzeko zuen seme-alaben e-postara sartu behar zaretela (jarraibideak).

 

Helbide horretan jasoko duzue bilerarako lotura eta helbide horretatik konektatu beharko zarete.

 

Saiatu zaitezte bilerara 5-10 minutu lehenago konektatzen azken orduko arazoak ekiditeko.

 

Bilera telematikoan konektatu bezain laster, ez ahaztu mikrofonoa eta kamera desaktibatzea.

 

Batzarrean zehar sortu ahal zaizkizuen zalantzak argitzeko erabili ezazue txata eta egin itzazue zuen galderak idatziz. Momentuan erantzuten ez ditugun galderak bukaeran argitzen saiatuko gara.