KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. ELKARTEAREN OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA
Kurutziaga ikastolako Artezkaritza Batzordeak OHIKO BATZAR NAGUSIko deialdia egiten du:
2020ko abenduaren 16an, asteazkena, 18:30ean lehenengo deialdian eta 19:00etan bigarrenean.
LEKUA: SAN AGUSTIN KULTURGUNEA
GAI ZERRENDA
1. Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala balegokio, akta sinatzeko.
2. Artezkaritzaren eraberritze partziala.
3. Estutuen 24. eta 25. Artikuluen aldaketa.
4. 2019-2020 ikasturteko memoria, kudeaketaren azterketa, urteko kontuen onespena eta emaitzen banaketa, hala balegokio.
5. 2020-2021 ikasturteko Kudeaketa planaren aurkezpena eta aurrekontuen onarpena, hala balegokio.
6. Galderak eta erreguak.
OHARRA:
Batzarrera bertaratzerik ez baduzue, honekin batera bidaltzen dizuegu zuen botoa delegatzeko orria. Fitxa hori zuen seme-alaben izen abizenekin eta batzarrean ordezkatuko zaituzten pertsonaren datuekin bete eta pertsona horri eman batzarrera aurkeztu dezan. Ordezkorik ez baduzue ere, fitxa berdin-berdin bete eta idazkaritzara eraman.