Garrantzitsua! Arratsaldez ikastola hustu egin behar da

Kaixo familia:

Ikastolaren antolaketa hobetzen jarraitzen dugu eta oraingoan ere hobetzeko eskariekin gatoz. Arratsaldetan sarrera-irteeretan merienda jaten ez gelditzeko eskaria egin gura dizuegu . Jokabide honekin enbutu bat sortzen dugu eta, ondorioz, jende pilaketa ematen da.

Gure eskaria kontutan hartuko duzuelakoan.