Katalogorako argazkiak ateratzen ari gara!

Egun eguzkitsuak ere eskaini dizkigu udazkenak. Belarren berdeari, hostoen horiari eta zeruaren urdinari batu zaizkie gure ikasle eta irakasleen irribarreak. Egun polit hauek aprobetxatzen ari gara, segundu batez musukoa kendu eta denok batera ikasturteko katalogoa osatzeko. Oraindik gogoratu behar dugu elkar zaindu beharra daukagula, baina normaltasunera itzultzen ari garela ere ezin uka. Eta itzulera horren adibide izango da gure aurtengo talde argazkiez osaturiko katalogoa. Adi egon!