JUUL 2018 KANPAINA MARTXAN
Liburuak eta ilustratzaileak aukeratzeko hauteskunde literarioak
Ikastolak garrantzi berezia ematen dio irakurketari. Interes hori, ez da mugatzen haurrek irakurtzen eta idazten erakustera. Ikastolak garatzen duen irakurketa-planaren barruan, jarduera ezberdinak eramaten ditu aurrera irakurketaren zaletasuna sustatzeko eta hauek JUUL kanpainarekin amaitzen dira. Haurrek irakurtzen dakitela edo oraindik ez dutela ikasi, familiek ere, gurekin batera, irakurketa sustatu ahal duzue. Adibidez, gertuen dituzuen liburutegietara seme-alabak eramanez eta bertan dituzten liburuak aztertzen eta aukeratzen laguntzen, beraiekin irakurtzen.
JUUL kanpainaren ekimen adierazgarriena hauteskundeak dira (apirilean egiten ditugu) eta berorien helburuak hauexek dira:
- Irakurzaletasuna suspertzea.
- Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz argitaratutako liburuak aukeratzea (2014. urtetik aurrerakoak).
- Ikasleek gustukoen dituzten ilustratzaileak aukeratzea.
Juul kanpainaren web-orrialdean www.juulkanpaina.eus, “irakurgidak” atalean aurkitu ahal dituzue bere kalitatearengatik gomendatutako haur eta gazteentzako ipuin- zein liburu-zerrenda. Ikastolan edo udal liburutegietan aholkua eska dezakezue.