2021a Fruta eta Barazkien nazioarteko urtea dela aprobetxatuz, jantokian Sasoian-sasoi proiektuaren barruan hilabetero sasoiko barazki bat landuko dugu. Urtarrilean espinaka tokatu da eta bere propietateak ikasteko hainbat ekintza burutu ditugu: ipuin kontaketa, antzezlan txiki bat, marrazkiak eta jantokirako murala.
