Ibialdia 2021: domeka honetan, maiatzaren 30ean, Sopelan

Aurtengo Ibilaldia Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolen artean antolatu dute maiatzaren 30erako. Berezia izango da 2021eko IBILALDIA ze,  ez du ibilbiderik izango, ez janari eta edari zerbitzurik, ez kontzertu erraldoirik… Halere, lau gune nagusi izango ditu herrian zehar banatuta. Edizio honen ezaugarriak kontuan, ezinezkoa izango da gune batetik bestera mugitzea; erabiltzaileak aukeratu egin beharko du.  Zentzu horretan, Ibilaldia egunean guneren batean parte hartu ahal izateko, bertan izango diren aktibitateez gozatzeko, aurretik Ibialaldia Webgunean izena eman beharra izango da. Horrela egin ezean, ez da aukerarik izango Ibilaldiko guneetan sartzeko. Beraz, ez da besterik behar, baina derrigorrezkoa da Webgunean izena ematea.