LH2: San Rokera irteera

“Goazen mendira!” lelopean, aurreko ostegunean, maiatzaren 20an, motxilak hamarretakoarekin eta behaketarako materialarekin bete eta San Rokera ibilalditxo bat egin genuen. Bertako paisaia naturala, fauna eta flora eta inguruko paisaia aztertzeko tarte aparta izan genuen eta auzoen prestutasunari esker, San Roke ermita barrutik bisitatzeko aukera ere izan genuen.
Osteratxo polita, lagun artean eta giro ezin hobean egindakoa!