Idatzi honekin azken urteotan hainbat familirengandik jasotako eskariari erantzun gura diogula adierazi gura dizuegu: ikastolan bazkaltzen gelditzen diren LH2ko ikasleentzako haginak garbitzeko proba pilotu bat jarriko dugu martxan datozen egunotan.
Kurutziaga Ikastolako jantokia kudeatzen duen Ausolan erakundearen bitartez egingo dugu proba hau. Izan ere, Ausolanek urteak daramatza haurrekin ohitura osasuntsuak bultzatzen, eta oraingoan haginen garbiketaren proba pilotuagaz jarraituko du. Lehen Hezkuntzarako Aho-hortzen Osasunerako Hezkuntza Programaren bidez aho eta haginetako higiene ohitura osasungarriak sustatu gura ditugu, eta horretarako ezinbestekoa da familien eta proiektua garatzen duten ikastola eta jantokiko profesionalen inplikazioa.
Hau guztia burutzeko, ikastetxeei ematen zaizkien hainbat bitarteko didaktiko dira abiapuntu. Pixkanaka eta jardueren egutegi baten bitartez, azarotik aurrera ekingo diogu probari. Programa, borodatezkoa izango da eta nahi duenak hartuko luke parte. Horretarako, ikastolak hortz-eskuila ipiniko du eta familien aldetik plastifikatutako nezeser bat ekartzea eskatzen dizuegu umearen izen abizenekin eta dagokion gela ere zehaztuta (2A, 2B edo 2C).
Programa pilotu hau modu egokian martxan jartzeko galdetegi hau betetzeko eskatzen dizuegu. Kontutan izan ikastolako jantokia erabiltzen dutenekin jarriko dela bakarrik proiektua martxan, beraz, ikastolan bazkaldu eta programan parte hartzeko interesa duzuenok galdetegia betetzea ezinbestekoa dugu kudeaketa on baten mesedetan.