Leire Bilbaok Euskadi Literatura sarietako bat irabazi du [Anboto.org]

Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jasoko du Leire Bilbaok, Kurutziagako gurasoak, Barruko hotsak liburuagatik. Uxue Apaolazak eta Maite Mutuberriak ere jasoko dituzte Euskadi Literatura sariak.

Euskadi Literatura sariak banatzeko ekitaldia datorren azaroaren 24ean egingo dute, Donostiako Tabakalera zentroan. Guztira, zazpi sari banatuko dituzte, eta joan zen urriaren 13an, lehenengo hirurak jakinarazi zituzten. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta bere lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada, beste 4.000 euro ere eskura ditzake.

Albistea osorik ANBOTO asterkariaren webgunean duzue eskuragarri.

Zorionak Leire!