Gabonetako Zozketa Dendak Bai elkartearekin: zelan, zergatik eta noiz

Aurreratu genizuen bezala, aurten Kurutziaga Ikastolan ohiko Gabonetako loteriaren ordez, Durangoko Dendak Bai merkatarien elkartearekin  batera Gabonetako Zozketa egitea erabaki dugu.

Zergatik?

Herria da gure sarea

Covid-19aren pandemiak hainbat gauza utzi ditu agerian. Hezkuntza bera birpentsatu behar izan da garaiotara egokitzeko. Baina ez dira hezkuntza alorreko eragileak bakarrik izan pandemiak kaltetutakoak. Konfinamenduak gure jarduera asko, erosketak barne, modu telematikoan sarean egitera eroan gaitu. Produktuak sarean erosten ari ginen bitartean, gure herriko komertzio askok ezin zuten pertsiana altxatu.

Biziagoa eta jasangarriagoa

Tokiko merkataritzak bizia ematen dio herriari. Aurrez aurreko harremanak, merkatari-bezero artean sortzen den konfidantzak, eta irabazien banaketa zabalago eta justuagoak gure herria biziagoa eta jasangarriagoa egiten du. Kurutziaga Ikastolak, herriko beste eragile bat gehiago den neurrian, bat egiten du goian aipatutako baloreekin: gertutasuna, konfidantza, jasangarritasuna…

Jasotakoa bueltan eman

Kurutziaga Ikastolak hainbat ekintza antolatu ditu bere mende erditik gorako bizitzan. Horietako askotan, Ibilaldiak kasu, Durangoko herritarrengana eta komertzioetara jo dugu laguntza eske. Jaso dugun erantzuna beti izan da ona eta eskuzabala. Orain, ezin diogu geure buruari gutxiago eskatu.

Zelan izango den “Gabonetako Zozketa”

Kurutziaga Ikastolako hezkuntza komunitateak  20€ bideratuko ditu, buruko, ekimen honetara. Horrez gainera, Dendak Bai elkarteak beste 2000€ jarriko du saritan bazkide diren establezimenduetan trukatzeko erosketa baleen bitartez.

101 SARI

1. Saria: sari bakarra. 500€ erosketa baleetan.

2. Sariak: 50 sari 100€-ko erosketa baleetan.

3. Sariak: 50 sari 50€-ko erosketa baleetan.

Zozketa abenduaren 16ean, Kurutziaga Ikastolaren urteko Batzar Nagusian egingo da.